Estás en:Home>Aktibatu hasierako bertsioa
TUTORIALA

Aktibatu hasierako bertsioa

App-ean zure lehenengo urratsak emateko

PDFa deskargatu

Pausuz-pausu azaltzen dizugu

Lehenengo aldiz App-a jaisten duzunean, bertsio estandarra izango duzu. App-arekin zure lehenengo urratsak ematen ari bazara, sartu hasierako bertsioarekin.

1 Sartu App-aren menuko ezarpenetara hasierako bertsioa ezartzeko.

2 Sartu banka mugikorrera zure NANarekin eta 6 digitu dituen sartzeko gakoarekin.

3 Hasierako bertsioak menu erraza du, zure kontuetara, txarteletara, ordainagirietara eta gutunetara sartzeko.

4 Zalantzak badituzu, Laguntza atala duzu eskura. Hor zure kudeatzailearekin hitz egin dezakezu, zuzenean gure 900 44 55 66 doako telefonora deitu edo bideo eta aholku interesgarriak kontsultatu.

5 Sartu eragiketarik ohikoenetara atal bakoitzean dagoen beheko zatiko menutik (kontuetan mugimenduak bila ditzakezu dataren arabera, transferentzia bat egin eta helbideratzeak edo eginiko transferentziak kontsultatu).

6 «Eragiketa gehiago» atalean, menuko gainerako aukeretara sar zaitezke.

7 Hasierako pantailatik, edozein unetan joan ahal izango zara bertsio osora, eta bertsio horretan eskura izango dituzu aukera horiek guztiak eta askoz gehiago ere bai.