Pausuz-pausu azaltzen dizugu
Kutxabankpay aplikazioarekin, zure mugikorra saltokietan ordaintzeko, zure kontaktuei dirua bidaltzeko eta Interneten erosketa seguruak egiteko modurik erosoena bihurtzen da. Gainera, dirua atera behar baduzu, gure contactless kutxazainetan egin dezakezu.
Nola hasi KuTXaBaNKPaY-rekin ordaintzen?
Oso erraza da KutxabankPay erabiltzen hastea:
1 Deskargatu KutxabankPay aplikazioa zure mugikorrean (Apple Store edo Playstore marketplace-etatik).
2 Aplikazioa deskargatu ondoren, honako aukera hauek izango dituzu:
- BIZUM erabiltzea, zure mugikorretik edozein pertsonari berehala dirua bidaltzeko eta jasotzeko garatutako ordainketa-sistema, erabiltzailearen kontu-zenbakia jakin beharrik gabe edo zure zenbakia eman beharrik gabe.
- Eta Android baduzu: zure mugikorrarekin ordaindu eta dirua contactless kutxazainetan atera.
3 Horretarako, aktibatu NFC telefono mugikorrean eta lotu txartela berari: horri esker, contacless TPVetan ordaindu edo contacless kutxazainetan dirua atera dezakezu.
4 Azkenik, sartu txartelen eta aktibalen karruselean, ordainketa mugikorrarekin lotzeko: Eraman ikonoa eremu berdera, aktibatzeko.
Honako bideo honetan Kutxabankpay-rekin ordaintzea zein erraza den ikus dezakezu: