Estás en:Home>Online bankako erabiltzailearen alta
TUTORIALA

Online bankako erabiltzailearen alta

Sartu zure ordenagailutik

PDFa deskargatu

Pausuz-pausu azaltzen dizugu

Eragiketa hurrengo kanaletan egin dezakezu

1 Aukera hau Kutxabanken webgunean dago eskuragarri (online bankako sarbidearen datuen arabera).

Klikatu “Alta online bankan”:

2 Kontratazio-prozesua hasteko, sartu datu hauek, mesedez:

NAN, Kutxabank txartelaren lehen eta azken digituak (gorriz ageri den moduan) eta sakatu “jarraitu”.

Identifikatzeko, txartelaren gakoa sartzeko eskatuko dizugu.


3 Prozesua amaitzeko, jo ezazu Kutxabank kutxazain batera eta:

  • Eskuratu sarbide-gakoa: beste eragiketa batzuak-Online-banka-Gako berria aukera.
  • Dagoeneko egin ez baduzu, jakinarazi zure mugikorra, zure lehen konexiotik beharko duzu: Aukera-Eguneratu telefono mugikorra.

4 Lehen konexioa eta kontratuaren sinadura.

Zure lehen sarbidean urratsez urrats gidatuko zaitugu zure konexio-erabiltzailea aktibatzeko; zure NANa izango da, letra eta guzti.

Eta zure kontuekin eragiketak egiten hasteko, kontratuaren baldintzak onartu beharko dituzu mugikorrean jasoko duzun gakoarekin:

  • Sartu jasotako gakoa zure mugikorrean.
  • SMSa jasotzen ez baduzu, gakoa emateko deituko dizugu.

5 Ongi etorri online bankara!!