Online bidez erosketak modurik erraz, eroso eta ziurrenean egiteko, Kutxabank app-a instalatu, gailua egiaztatu eta jakinarazpenak aktibatuta mantendu.
Internet bidez erosketa bat ordaintzeko txartela sartzen duzunean:
- 1. Jakinarazpen bat jasoko duzu zure mugikorrean, Kutxabank app-era sartzeko.
- 2. Berrikusi ordainketaren datuak eta baimendu erosketa.
- 3. Erosketa baimenduta geratuko da. Baieztatu saltokiko orrian eragiketa burutu dela. Jakinarazpena jasotzen ez baduzu, sar zaitez txartelen atalean, eta “Baimendu online erosketak”aukerarekin baimendu dezakezu.
Ez baduzu jakinarazpena jaso, erosketa onartu ahal duzu txartelen mezuan dagoen “Online erosketak onartu” aukeraren bidez.